2014(e)ko apirilaren 1(a), asteartea




Ipuin batzuk...

Hiru txerrikumeak: http://haurrentzakoipuinakeuskaraz.blogspot.com.es/2012/09/hiru-txerritxoak.html

Txanogorritxu: http://www.santutxu.net/mitxelen_gela/index.php?option=com_content&task=view&id=398&Itemid=1
Mari errauskin: http://issuu.com/jaialain/docs/marizikin-101129080217-phpapp02

Zer dira ipuinak?

Segur aski, pertsona guztiek dakite ipuin bat zer den, baina ez da oso erraza ipuina definitzea. Ipuinak azaldu dizkigute, ipuinak azaldu ditugu, baina... zer da ipuina?
Ipuina gertaera batzuen segida duen kontakizun laburra da, trama zuzen eta errazekoa, non denbora, espazioa eta ekintzak estuki lotuta dauden.Etimologikoki hitz erabiliena ipuin da baina euskaraz baditugu ipuinei erreferentzia egiteko beste hitz batzuk: alegia, elezahar, kontu, kontakizun, istorio, abentura, eleberri, narrazio, nobela...
Ipuinen mundua oso zabala da. Edozein gairi buruzko ipuinak aurki ditzakegu: fantasiazkoak, mitologiazkoak, didaktikoak, hizkuntza lantzeko ipuinak, ongi pasatzeko egindako ipuinak...
Liburuekin mundu zoragarrietara joan edota abenturazko istorio zoragarri baten pertsonaia izan zaitezke. Ipuinak irakurtzean gure irudimena piztu egiten da.
Ipuinak txiki txikitatik presente egon behar dira haurren inguruan, izan ere horrela, irakurzaletasuna bultzatuko dugu eta irakurzaletasuna oso tresna erabilgarria eta aberasgarria da etorkizunerako. 

2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

Kaixo, gai hau hautatu dut, ipuinak irudimenaren sehaska direlako, umeen gordelekua direlako eta gainera lehen, ipuinak guretzat errealitatea zirelako, adibidez, zenek ez zion eskatu txano gorri bat amonari txanogorrixu irakurri ondoren? Ipuinik gabe mentalki helduak jaioko ginen.